Programa honen bidez informazioa eta aholkularitza ematen zaie eskola-umeak dituzten bazkideei, hezkuntza aldetik dituzten eskubideak gauzatzeko bidea izan dezaten.
Zerbitzu honen beharra familia batzuek zenbaitetan eskolatik jasotzen dituzten erantzunei aurre egiteko izaten dituzten arazoek ekarri dute. Lehen, eskola bereziak zirenean, errazago koordinatzen ziren beharrak eta erantzunak, baina eskola arruntak erantzun behar die orain behar horiei, eta era askotako erantzunak izaten direnez, familia batzuek laguntza behar izaten dute beren eskubideak gauzatu ahal izateko.
Programa hau egiteak eskatzen du:
+ Harremana izatea Gipuzkoan diren Pedagogi Aholkularitzategi guztiekin.
+ Indarrean diren lege-arauen eta ikasketa planen berri izatea.
+ Eskura diren baliabideen berri izatea.
+ Atzegiko zein kide dabilen jakitea eskola zerbitzu horietan eta zein eskolatan dabilen une bakoitzean.
+ Harreman handia izatea Hezkuntza Ordezkaritzarekin.
Familien eskaerak bildu eta eskaera horiek asetzeko behar diren baliabideak izateko bideak egitea da programa hau garatzeko egin behar den eginkizunetako bat. Horretarako, harremanetan egon behar da ikastetxeekin, eta informazioa emateko hitzaldien antolaketan parte hartu behar da, informazioa emateko bai gurasoei, bai irakasleei eta baita ikasleei ere.