Deialdi honek helburu hauek ditu:
Hezkuntza-komunitatean elkarbizitza positiboa sustatzea jarduera hezkidetzaileak egiten ikasleen inplikazioa eta partaidetzaren bitartez.
Ikasleengan indarrean dauden edertasun-estereotipoen inguruko zein emakume eta gizonekiko aplikazio ezberdinarren inguruko hausnarketak, berrikusketak eta analisi kritikoa sustatzea, baita hauek elkarbizitzan duten eraginari buruzkoa ere.
Ikasleei erreferente- eta pentsamendu-marko berriak eskaini pertsona bakoitzak berezkoa duen singulatasunetik abiatuz edertasun anitzak baloratu eta zaintzeko. Ondorioz, harreman intrapertsonalak zein interpertsonal osasungarriak sustatzea genero sozializazioak inposaturiko mugak gaindituz.
Aukeraturiko kartela publikatzea eta EAEko zentro guztietara bidali, 2008ko martxoak 8aren ospakizunean parte hrtzera animatuz.
Lanak entregatzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 31a (ikus BASEAK)
Ikasleen lana bideratzeko eta errazteko (I lehiaketan bezala) WEBQUEST bat dago prozesuan laguntzeko eta erabiltzeko prest hemen:
http://www.elkarrekin.org/elk/martxoak8lehiaketa/