•Nortzuk har dezakete parte?:
Bizkaiko Lurralde Historikoko 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak.
•Originalak jasotzeko epea:
2006eko Azaroak 15. Epez kanpo jasotzen diren lanak onartuak izango dira Posta zerbitzuko zigilua Urriak 31koa bada.
• Sariak:
Ondorengo sariak ezarri dira: Euskara: Lehen saria: ordenagailu 1 + liburu sorta • Bigarren saria: DEIA sari berezia + liburu sorta • Hirugarren saria: musika ekipoa + liburu sorta. Gaztelera: Euskarazko sari berberak eskainiko dira.
•Luzapena:
Gehienez, 2 orrialde.
•Originalen aurkezpena:
Haur eta gazteentzako Saria denez, idazkuntzak ez dira derrigorrez makinaz aurkeztu behar izango. Dena den, idatziak idazkera garbiarekin aurkeztu beharko dira, Epaimahai kideak irakurri al izan ditzaten.Irakurgaitzak diren lanak ez dira onartuko, ezta ere Sari honekin, antolatzaileekin, edota epaimahai kideekin edozein erako harremana izan dezaketen neska-mutilak. Era berean, ez da egilearen sekretua eskatuko, eta lanak postaz 612 Posta Kutxatilara, 48080 Bilbora bidali dezakete. Era berean, e-mailez ere lanak onartuko dira. Honela, berdintasuna@kaixo.com helbide elektronikora ere idazkuntza lanak bidali daitezke. Dena den, beti ere egilearen izen deiturak, helbidea, herria, ikastetxea, adina, jaiotze data eta harremanetan jartzeko telefono finkoa idazkuntza lanean argi azaldu beharko dira. Idazlan batean, daturen bat faltaz gero, lehiaketaz kanpo geldituko litzeteke.
•Gaia eta idazkuntza lanaren itxura:
Idazkuntza lana emakume eta gizonen arteko berdintasuna bizitzako eremu guztietan oinarrituta egon beharko da. Goikaldean argazki multzo bat bildu dugu, haur eta gaztei ideiak emateko, baina gaia guztiz librea da, eta ipuina izan daiteke, baita ere beren eskarmentuen aipamena,... Epaimahaiak ez du bakar bakarrik itxura formala kontutan hartuko, baizik eta genero perspektiba ze nolako ikuspuntuarekin azaltzen den
•Argitaratu gabeak:
Aurkeztutako lanak originalak izango dira, inoiz argitaratu ez direnak.
•Epaimahaiaren erabakia:
Epaimahaiak 2006ko Abenduaren 1etik 15era bitartean irabazleak nortzuk diren erabakiko du. Garaile suertatzen diren neska-mutilei telefonoz adieraziko zaiei eta sari banaketa ekitaldia 2007eko urtarrilaren bigarren hamabostaldian ospatuko da. Epaimahaiak hartutako erabakiak apelaezina izango da. Era berean, epaimahaiak sariren bat edota guztiak irabazle gabe geratu direla erabaki ahal izango du.
•Saria antolatzen duen erakundea:
Jesus Maria de Leizaola Elkargoa, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Aukeretarako eta Genero Perspektibarako Unitateko, Metro Bilbao, S.A.ko, DEIAko eta GAZTEBERRI laguntzarekin.
•Nor osatzen du epaimahaia?:
Bizkaiko Foru Aldundiko, EMAKUNDEko, Metro Bilbao, S.A.ko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Bilboko Udaleko eta genero perspektiba lantzen duten beste hainbat erakundeko ordezkariak osatuko dute epaimahaia.
•Argitarapena:
Jasotako lan hoberenak, DEIA egunkarian eta prestatuko den liburuan argitaratuko dira.
•Originalak:
Ez dira itzuliko jasotako originalak. Garaileak suertatzen diren idazkuntza lanak Antolakuntzaren eskuetan geratuko dira, beren helburuetarako erabili ahal izango dituelarik. Egileak eta legeen arabera beren tutoreak direnak, edota neska-mutilen zaintza beren ardurapean duten pertsonak egile bezala izan dezaketen edozein eskubideari uko egiten diote sarira aurkeztun duten lanari dagokionez.